Prebentzioan, interbentzioan eta uretako erreskatean espezializatutako prestakuntza
Uretako erreskatatzaile ororen oinarria
Sorospena da uretako erreskatean aritzen den edozein profesionalen abiapuntua. Sorosle bat, larrialdi baten aurrean ingurunea menderatu, baldintzak interpretatu eta erabaki azkar eta seguruak hartzeko gai izan behar da.
IPAR S.A.R.-en, erreskateko esperientzia errealetan eta ur-ingurunean ematen diren egoera zorrotzen kudeaketan oinarritutako formakuntza-eredu bat jarraitzen dugu.
Gure metodologiak ezagutza teknikoa, prestakuntza fisikoa, egoerak aztertzeko gaitasuna eta erabakiak hartzeko trebetasuna uztartzen ditu, interbentzio bakoitza segurtasun maila altuenarekin eman dadin.
Zer lantzen dugu formakuntzan?
-
Ingurua, arriskuak, leku seguruak eta itsasoak egoera ezberdinetan izaten duen jarrera aztertzea, hauen araberako interbentzio estrategia planifikatzeko.
-
Erreskatatu behar dugun biktima mota identifikatzen ikasi.
-
Leku konplexuetan biktimarengana hurbildu, kontaktua egin eta biktima ateratzea pertsona guztien segurtasuna bermatuz.
-
Topa ditzakegun biktima mota ezberdinei lehen sorospenak aplikatzen ikastea.
Erreskatearen errealitatera bideratutako formakuntza
Erreskatatzaile baten prestakuntza ez da teknika jakin batzuk ikastera mugatzen. Ezinbestekoa da ingurunea ulertzea, arriskuak aurreikustea eta baliabide bakoitza une egokian aplikatzen jakitea.
Honetarako, IPAR S.A.R.-en irakaskuntza praktiko eta dinamiko bat eskaintzen dugu, helburu nagusi bakar batekin: uretako erreskateak dituen eskakizunei segurtasunez erantzuteko gai diren profesionalak prestatzea.
Zalantzarik geratu zaizu?
Talde bakoitzaren maila eta helburuetara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak diseinatzen ditugu uretako ingurunean erreskateak aurrera eramateko gaitasunak areagotzeko.