ES | EUS | EN

Formakuntza Integrala

Uretako erreskateko hiru diziplina nagusiak bateratzen dituen formakuntza aurreratua

Hiru diziplina,

esku-hartzeko modu bera

Uretako erreskateak teknika edo tresna bakar bat erabiltzen jakitea baino askoz gehiago eskatzen du. Egoera bakoitzean ingurunea aztertu, arriskuak baloratu eta interbentzioa segurtasunez egiteko baliabide egokiena aplikatu behar da.

Uretako sorospena, uretako motor bidezko erreskatea eta ontzien bidezko erreskatea uztartzean, erreskatearen ikuspegi orokor bat garatzea ahalbidetzen da, interbentzio batean diziplina bakoitzak duen garrantzia ulertzeko.

Gure formakuntza integrala ur-ingurunean bere gaitasunak areagotu nahi dituzten pertsonentzat diseinatuta dago, ezagutza tekniko, gaitasun praktiko eta erreskate-prozesuaren ikuspegi orokor bat lortuz.

Zer lantzen dugu formakuntzan?

Hiru diziplinak elkar lotuta daude. Arlo batean landutakoak beste arloak indartu eta osatzen ditu sinergia bat sortuz. Modu honetan, edozein egoeraren aurrean eraginkortasun osoz jardutea baimentzen da.

Talde baten moduan lan egitearen garrantzia

Diziplina bakoitzak gaitasun ezberdinak eskaintzen dituen arren, hauen benetako balioa interbentzio batean guztiak elkar integratzen direnean agertzen da.

Forkamuntza integralaren helburua parte-hartzaileek baliabide bakoitzaren eginkizuna ulertzea da, haiek elkarlanean erabiltzen ikasi eta erreskatearen ikuspegi orokor bat lortzeko. Diziplina hauen arteko eta interbentzio taldearen koordinazioa lantzen dugu, edozein egoeratan modu antolatu eta eraginkorrean jardutea baimentzeko.

Zalantzarik geratu zaizu?

Talde bakoitzaren maila eta helburuetara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak diseinatzen ditugu uretako ingurunean erreskateak aurrera eramateko gaitasunak areagotzeko.

Kontakta gaitzazu

Gure gainerako formakuntzak ezagutu

Sorospen eta Ur-erreskatea

Uretako Motor bidezko Erreskatea

Salbamenduko Ontziak

Bestelako zerbitzuak

EKitaldietan Segurtasuna

Olatu Handitan Segurtasuna

Ikusentzuneko Produkzioentzat Zerbitzu Integrala

Hasierara itzuli

Gure historiak hazten darrai. Zertan ari garen lanean jakiteko eta proiektu berriak ezagutzeko, jarrai gaitzazu gure sare sozialetan.

Azken berriak