IPAR S.A.R. benetako esperientzia batetik sortu da. Gure ikuspuntua guztiz aldarazi zuen itsasoan bizitako muturreko egoera batetik.
Olatu handien txapelketa batean Xabi Lopezek istripu larri bat izan zuen. Buruan emandako kolpe baten ondorioz, konorterik gabe geratu zen eta uretako motor baten laguntzaz erreskatatu behar izan zuten. Ez zen itsasoan bizitako lehen larrialdia izan, baina bai guztiaren hasiera ekarri zuena.
Egun hartan, Marcos Gonzalez eta Jaime Rochas txapelketako erreskate taldeko kideak ziren, eta lehen pertsonan ikusi zuten itsasoaren indarra muturreraino hazten. Segundu gutxiren buruan bi istripu gertatu ziren aldi berean. Beraien lagun Xabi konorterik gabe zegoen uretan, eta taldeko beste kide bat itsaslabarraren aurka itotzeko zorian egon zen.
Esperientzia hark galdera argi bat utzi zuen:
Benetan prestatuta al gaude ur-ingurunean gertatutako larrialdi bati eraginkortasunez erantzuteko?
Surfaren arloan, maila gorenean ere, patroi bera behin eta berriz errepikatzen zela ikusten genuen: aparteko kirolariak muturreko baldintzei aurre egiten plan alternatibo sendorik izan gabe, protokolo zehatzik gabe eta egoera kritikoei aurre egiteko prestakuntza espezifikorik gabe. Talentu eta esperientzia indibidualaz haratago, egitura, koordinazio eta metodologia falta argi batzegoen.
Xabi López istripuaren ostean.
Nazio-mailan, gabezia nabarmen bat antzeman genuen: ez zegoen adostasun argirik, ezta prestakuntza tekniko espezializaturik ere ur-ingurune konplexuetan, bereziki itsaso zakarrean, interbentzio eraginkorrak egiteko.
Behar hartatik Xabi, Jaime, Jon eta Marcosen arteko sinergia sotu zen: olatu handien surfeko munduaren eta uretako sorospenaren munduaren arteko lotura.
Eskakizun handiko ingurune errealetara egokitutako teknika, prozedura eta protokolo propioak garatzen hasi ginen: uretako motorraren bidezko erreskateak, olatu indartsuen haustura-guneetan interbentzioak, konorterik gabeko biktimak ateratzea eta muturreko baldintzetan koordinazio egokia mantentzea landu genituen, besteak beste. Denbora igaro ahala, ondorengoaz ohartu ginen: jakintza hau guztia olatu handietako surfean ez ezik, bestelako egoeretan ere baliagarri eta ezinbestekoa izan zitekeen, batez ere itsasoko segurtasunean esku-hartzen duten profesional taldeentzat, hala nola sulhiltzaile edota ur-erreskate taldeak.
Nazioarteko erreferenteak aztertuz gero, muturreko baldintzetan egiten diren uretako motor bidezko erreskateek Hawai edota Australian dute jatorria. Leku hauetan, surflariak izan ziren teknika hauek garatzen hasi zirenak, eta progesiboki, hondartzako zaintza eta salbamendu zerbitzuetan integratu zituzten. Kirolarien beharretik, erreskatean profesionalizatzeraino ematen den eboluzio eredu natural hori da gure inspirazio nagusietariko bat.
IPAR S.A.R., hain zuzen ere, gure inguruan pausu hori emateko sortu da:
Esperientzia, behar eta ezagutza teknikoak, formazio, prebentzio eta interbentzioetarako egitura sendo batean bilakatzeko.