Uretako motorra erreskaterako tresna gisa erabiltzen ikasteko formakuntza espezializatua
Interbentziora bideratutako formakuntza
Uretako motorrek ur-ingurunean interbentzioak aurrera eramateko modua eraldatu dute euren abiadura azkar, mugitzeko erraztasun eta beste ontziak sartu ezin diren lekuetara iristeko gaitasuna dela eta.
Interbentzio batean, erantzuna abiadura azkarrean ematea eta baliabideak modu egokian erabiltzea gakoak dira. Hori dela eta, prestakuntza hau uretako motorra erreskaterako tresna seguru eta eraginkor gisa erabiltzen ikasteko diseinatuta dago.
Prestakuntza honetan, eduki teorikoez gain zati praktiko zabal bat lantzen dugu, egoera ezberdinetan uretako motorrak gidatzeko, biktimengana hurbildu eta erauzteko eta taldearekin koordinatzeko teknika ezberdinak ikasteko.
Zer lantzen dugu formakuntzan?
-
Erreskateko uretako motorraren funtzionamendua, mekanika basikoa eta mantenua ezagutzea edozein larrialdiren aurrean segurtasunez jarduteko.
-
Nabigazio zirkuituen bidez motorra segurtasunez gidatzeko teknikak ikastea.
-
Gure erreskatatzaile edota topa ditzakegun biktima mota ezberdinak modu azkarrean ateratzeko teknikak ezagutzea.
-
Arroka, itsaslabar edota olatuetan lan egin eta biktima modu seguruan ateratzeko estrategiak definitzea.
-
Itsasoan gerta dakizkigukeen arazoei baliabide inprobisatuekin eta segurtasunez konponbide bat ematea erreskatea gauzatu eta portura iritsi ahal izateko.
Tresna bat erreskaterako gaitasun bilakatzea
Uretako motor bat larrialdi baten aurrean balio handiko baliabide bat den arren, bere eraginkortasuna hau gidatuko duenaren ezagutza, teknika eta prestakuntzaren araberakoa da.
IPAR S.A.R.-en, uretako motor bidezko erreskatean ezagutzak areagotu nahi dituztenentzat prestakuntza eskaintzen dugu. Larrialdien arloan lan egiten duten profesionaletatik hasita, euren prestakuntza eta gaitasunak areagotu nahi dituzten pertsonetaraino.
Gure formakuntzek esperientzia, teknika eta praktika uztartzen dituzte, baliabide hau ingurune ezberdinetan modu seguru eta eraginkorrean erabili ahal izateko.
Zalantzarik geratu zaizu?
Talde bakoitzaren maila eta helburuetara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak diseinatzen ditugu uretako ingurunean erreskateak aurrera eramateko gaitasunak areagotzeko.