Salbamenduko ontzien bidezko nabigazio eta erreskatean espezializatutako formakuntza
Itsas erreskaterako funtsezko tresna
Salbamendu ontziak itsas ingurunean jarduteko oinarrizko baliabideetako bat dira. Hauen nabigatzeko gaitasunari, autonomiari eta baldintza desberdinetara egokitzeko ahalmenari esker, distantzia, karga-ahalmen eta koordinazio handiagoak behar dituzten interbentzioak gauza daitezke. Interbentzio hauen artean, itsasoan galdutako pertsonen bilaketa, hainbat biktimen erreskatea edota beste ontziei laguntza ematea daude.
Erreskateko ontzi bat erabiltzean, nabigazioari buruzko ezagutza ez ezik, itsas ingurunea ulertzea, maniobra espezifikoak menderatzea eta interbentzio seguru eta eraginkorrak gauzatzeko teknika egokiak ezagutzea ezinbestekoa da.
Gure formakuntza salbamenduko ontzi bat erreskaterako baliabide gisa erabiltzeko gaitasunak lortzean datza. Horretarako, ezagutza teknikoa, praktikoa eta larrialdietan koordinatzeko modua uztartzen ditugu.
Zer lantzen dugu formakuntzan?
-
Ontziaren eta bere motorren funtzionamendua, mekanika basikoa eta mantenua ezagutzea edozein larrialdiren aurrean segurtasun gehiagoz jarduteko.
-
Baldintza meteorologiko gogorretan ere salbamenduko ontzia modu seguruan gidatzeko gaitasunak lortzea.
-
Conocer los medios tecnológicos que dispone la embarcación para realizar navegaciones seguras en caso de baja visibilidad y poder buscar una víctima en el mar a través de los distintos métodos de búsqueda y rescate.
-
Teknika ezberdinen bidez biktimenganako hurbilketa eta erreskatea lantzea.
-
Gobernurik gabeko ontziei atoia ematea leku seguru batera iritsi arte.
Prestakuntza da itsas- erreskatearen gakoa
Interbentzio batean, salbamenduko ontziek erreskaterako aukerak handitzen dituzte distantzia handiagoak egin ditzaketelako.
IPAR S.A.R.-en, itsas erreskatean dugun esperientzia eta ezagutza partekatzen ditugu parte-hartzaileek baliabide hau segurtasun eta eraginkortasunez erabiltzen ikas dezaten.
Zalantzarik geratu zaizu?
Talde bakoitzaren maila eta helburuetara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak diseinatzen ditugu uretako ingurunean erreskateak aurrera eramateko gaitasunak areagotzeko.