Ekitaldietan ur-segurtasuna
IPAR S.A.R.-en, ur-ingurunean garatzen diren edonolako ekitaldietarako segurtasun dispositiboak eskaintzen ditugu.
Igeriketa zeharkaldi, triatloi, estropada edota surf txapelketa moduko kirol probetan esperientzia dugu, baita itsasotik gertu egiten diren eta segurtasun dispositibo bat behar duten ekitaldi jendetsu eta kulturaletan ere.
Ekitaldi bakoitzerako segurtasun-plan espezifiko bat garatzen dugu, besteak beste parte-hartzaile kopuru, arrisku eta ebakuazio zona, eta baldintza meteorologikoak kontuan hartuz.
Etengabeko zaintzan oinarritutako prebentzio aktiboa bermatzen dugu, berehalako erreskate eta lehen osasun laguntzarekin.
Lan hauek modu seguru eta eraginkorrean egiteko, kualifikazio handiko langileek gidatutako erreskate-ontzi eta uretako motorrak ditugu.
Ikusentzuneko produkzioentzat zerbitzu integrala
Ur-ingurunean garatzen diren grabazioetarako euskarri espezializatua eskaintzen dugu, kamera, aktore eta talde teknikoentzat garraio segurua emanez uretako motor eta ontzien bidez.
Itsas baldintza zorrotzetan dugun esperientziari esker, kokaleku konplexuetara iristea ahalbidetzen dugu, uneoro zinema-talde osoaren segurtasuna bermatuz.
Olatu handitako txapelketetan segurtasuna
Olatu handien munduarekiko dugun pasioa da IPAR S.A.R.-en jatorria.
Hain eszenatoki zorrotzetan eta muturreko itsas baldintzetan egindako erreskateak izan dira gure eskola. Urteetan zehar, esperientzia horiek, baldintza zailenetan erreskate patroi eta sorosle gisa lan egiteko dugun modua definitu dute.
Inguru zorrotz horietan lortu dugun esperientzia eta ezagutzak nazioarteko erreferentziazko olatu handitako surf txapelketetako erreskate taldean parte hartzea ahalbidetu digu, hala nola La Vaca Gigante, Punta Galea Challenge edota Tudor Nazaré Big Wave Challenge-n.
Esperientzia eta Proiektu Nabarmenak
Segurtasun eta Logistika Todo lo que nunca fuimos filmaren filmaketan
Prebentzio eta itsas segurtasuneko dispositibo integrala koordinatu genuen lantalde tekniko zein artistikoarentzat. Gure esku-hartzea funtsezkoa izan zen itsasoko eszenen filmaketarako: kamerentzat plataforma egonkorrak eskaini genituen eta iristeko zailak diren kostaldeko lekuetara segurtasun osoz iristea ahalbidetu genuen.
Itsas-ingurune konplexuetan dugun espezializazioari esker, arrisku kritikoak kudeatu genituen lan jarrai, dinamiko eta segurua bermatzeko.
Argazkian, “Todo lo que nunca fuimos“ filmeko ekoizpen-taldearekin batera, filmaketa egun baten ostean.
Kirol Ekitaldietan Segurtasuna
Gure kostaldean erreferentziazkoak diren hainbat ekitalditan segurtasuna koordinatzen dugu, hala nola Getaria-Zarautz zeharkaldian, Donostiako Uharteari Igeri egiten den itzulian, hainbat triatloi eta baita estropadetan ere. Gure erreskateko uretako motorrei eta ontziei esker, berehalako erantzuna eta etengabeko zaintza bermatzen ditugu, kirolari eta antolatzaileek segurtasun dispositibo profesional bat izan dezaten itsas ingurune zorrotzenetan ere.
Irudian, igerilarien segurtasuna bermatzen, Zarautz-Mollarri-Zarautz zeharkaldian. Jatorrizko irudia: festak.com
Surf Txapelketetan Segurtasuna eta Erreskate Teknikoa
Esperientzia handia dugu surf txapelketetan segurtasun talde gisa, baita olatu handitako eta maila tekniko handiko surf txapelketetan ere. Besteak beste, La Vaca Gigante eta Mundakako Surf lehiaketetan izan gara segurtasuna bermatzen.
Gure lana uretako motorretatik egindako etengabeko zaintza aktiboan oinarritzen da, arriskuen kudeaketan lagundu eta egoera kritikotan berehalako laguntza eskaintzeko. Gure ezagutzari esker, eskakizun altuko lehiaketak segurtasun osoz garatzea ahalbidetzen dugu.
Argazkian, safety talde guztiak La Vaca Giganteko olatuaren aurrean, 2025ean. Argazkilaria: Borja Oria.
Gure historiak hazten darrai. Zertan ari garen lanean jakiteko eta proiektu berriak ezagutzeko, jarrai gaitzazu gure sare sozialetan.